Gipuzkoako Organoak Plazara 2026: egitaraua
JaialdiaErakusketa
2026/04/17 - 2026/04/26

Gipuzkoako Organoak Plazara 2026: egitaraua

Programa Gipuzkoako Organoak Plazara 2026

Lekua / LugarDonostia / San Sebastián
Herria / MunicipioDonostia / San Sebastián
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario

Deskribapena

Musikenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako GIPUZKOAKO ORGANOAK PLAZARA 2026 zikloaren bederatzigarren edizioa apirilaren 17tik 26ra bitartean egingo da. Ziklo honek Gipuzkoako ondare organistikoa eta organo errepertorioa publikoari hurbiltzea du helburu, askotariko jarduerak dituen ziklo moldakor baten bidez.

Aurten Irungo (Junkaleko Andra Maria eliza), Donostiako (IESU, San Bizente eta Koruko Andra Maria), Usurbilgo (San Salvador eliza), Azkoitiko (Andra Mariren Jasokundearen eliza) eta Ataungo (San Martin Tourskoaren eliza) organoetara hurbilduko gara. Apirilaren 17tik (ostirala) apirilaren 26ra (igandea), aipatutako organo zoragarri horiek ezagutzeko aukera izango dugu, nazioarteko artisten eta Musikenen ilusioz ikasten duen talentu gaztearen eskutik.

Aurreko edizioetan bezala, espero dugu aurten honetan ere publikoak gozatzea Gipuzkoaren organo-ondare bikaina nabarmentzeko prestatu dugun kalitate goreneko programazioaz.

Kokalekua