Irakurle Kluba: "Barne zerbitzuak" (Katixa Agirrerekin solasaldia)
HitzaldiaErakusketa
2026/02/09

Irakurle Kluba: "Barne zerbitzuak" (Katixa Agirrerekin solasaldia)

Irakurle Kluba: "Barne zerbitzuak" (Charla con Katixa Agirre)

Lekua / LugarGaubeako Liburutegia
Herria / MunicipioGaubea
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario19:00
Informazio gehiago

Deskribapena

Katixa Agirrek nobela berriari "Barne zerbitzuak" jarri dio izenburu. 1937-1943 urteetara garamatza nobelak. Garai latzak. Espainiako gerra aurrena, eta horren segidan II. Mundu Gerra: ehunka mila gizon lubakietan, itsasoan nahiz airean elkar hiltzen, baina hau ez da gizonen gerra-kontakizun ohikoa, sasoi ilun hartan bere bizia jokatuz beste askorenak salbatu zituzten emakume ausart batzuei buruzkoa baizik.

Izan ere, Euskadin gerra galdua zelarik, kartzela eta kontzentrazio-esparruetan preso zeuzkaten senar eta nebei bisitan hasi ziren eleberri honetako protagonistak; espetxera mezu klandestinoak sartzen eta handik ateratzen segitu zuten gero, eta hortik abiatuta espioitza-sare zabal bat eratu zuten, erregimen frankistaren eta haren aliatu aleman eta italiarren xehetasunak ematen zizkiena alaitu frantses eta britainiarrei. Horra, Alava sarea zer izan zen.

Garai zirraragarri batean kokaturiko eleberri historikoa ondu du egileak, misteriozko thrillerraren teknikaz osatua eta irakurleari keinu egiten dioten hainbat jolasez aberastua. 

 

Kokalekua