🎭
Ekitaldiak/jardunaldiakErakusketa
2026/04/24

Inaugurazioa: "Gramática" erakusketa Mawa Ordúnez-en eskutik

Inauguración: exposición "Gramática" de Mawa Ordúñez

Lekua / LugarMontehermoso Kulturunea
Herria / MunicipioVitoria-Gasteiz
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario19:00-20:30
Informazio gehiago

Deskribapena

  • 19:00 - 20:30
  • Montehermoso Kulturunea
  • Publiko guztiak

Etorri inauguraziora, artistaren beraren eskutik.

Montehermoso Kulturuneko Proiektu Artistikoen 2025eko deialdian hautatutako proiektua.

Sarbidea

Sarrera doan

Informazio gehiago

Mawa Ordúñez (1986) Bilbon bizi eta lan egiten duen artista eta ikertzailea da. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean lizentziatua da, eta gaur egun doktorego-tesia garatzen ari da, “Monumentuaren gramatika berri bat” izenburupean. Bere proiektuak historiaren, memoriaren eta testuinguruaren ideiek zeharkatutako proposamenetan oinarritzen dira. Arte publikoaren proiektuen garapenean interesa du, eta bere lanak gure espazio komunetan dauden zentzu-geruzak eta estratu historikoak berrikustea proposatzen du.

Bere lana hainbat lekutan erakutsi da, hala nola Bilboko Guggenheim Museoan, MUSACen eta Fundación Cerezales (León); National Gallery of Jordan-en (Amman, Jordania); Galería La Taller-en, Sala Rekalden eta Galería Vanguardian (Bilbo); baita Paradise Air eta Koganecho Art Center-n ere (biak Japonian), edo ZINEBIren barruan kokatutako “Ez bulaza egin (EBE)” bezalako proiektuetan. Gaur egun, Vitoria-Gasteizko Montehermoso Kulturunean ere badago.

Bitartekari gisa, “Interbentzioak Deustuko zubian” artea espazio publikoarekin lotutako proiektua garatu du 2012tik 2020ra. 2015ean eta 2016an Consonni arte garaikideko ekoiztetxearen “La Publika” proiekturako Orea lan-taldeko kide izan zen, eta Bilbao Art District ekimena ko-kuratu zuen (2016tik 2019ra bitarteko edizioetan). 2022an, Japoniako Akihabara auzoko 3331eko 2B galerian egin zen euskal artisten “Kokoni” erakusketa komisariatu zuen (Tokio). 2018an, LEKUTAN kolektiboaren kofundatzaile izan zen, eta handik proiektuak komisariatu dituzte, hala nola “Ertibil40” Sala Rekalden (Bilbo), “Agora Cemento Código” Tabakaleran (Donostia) edo “Pensar mañana” pentsamendu-laborategia, Prólogo-rekin batera, Bilboko Guggenheim Museoan.

Kokalekua