"Cuerpos geométricos"
ErakusketaErakusketa
2026/06/25 - 2026/07/25

"Cuerpos geométricos"

"Cuerpos geométricos"

Lekua / LugarChillida Leku
Herria / MunicipioHernani
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario
Informazio gehiago

Deskribapena

Ekainaren 25ean, Chillida Lekuk Gorputz geometrikoak inauguratuko du: Eduardo Chillidaren obraren ibilbidean zehar forma geometrikoen erabilerari buruzkoerakusketa.

Hauser & Wirth eta beste kultura-erakunde garrantzitsu batzuen laguntzarekin, erakusketak eskultorearen hainbat etapatan zeharreko ibilbidea proposatzen du, igeltsuzko bere lehen piezetatik hasi–oraindik figuratiboari lotuak–eta hiru dimentsioko espazioak eratzen dituzten arkitektura-proiektuetaraino. Lan horien bidez, Chillidak materiaren eta espazioaren arteko harremana ikuspegi eskultoriko batetik nolabirplanteatzen duen aztertzen da.

Gorputz geometrikoak, gainera, erakusketa-formatu berria inauguratuko du museoan, bi artista gonbidaturen parte-hartzearekin, bakoitzak pieza bakarra aurkezten duela. Bere lanak ibilbidean integratzen dira, erakusketaren irakurketa sakontzen duten uneanuneko agerpen gisa. Oraingo honetan, eskultura gorputzaren, objektuaren etamateriaren arteko harreman-espazio gisa aztertzen duen Nora Aurrekoetxeak eta Larry Bellek (argiaren, islaren eta itzalaren inguruan egindako esplorazioengatik ezaguna) Eduardo Chillidarekin batera jardungo dute.

"Testuinguru horretan, bere lanek Chillidaren obraren kontrapuntu gisa funtzionatzen dute, eta tentsioa sortzen dute hiru praktiken artean: iragankortasuna sendotasunaren aurrean, gardentasuna eta islapena materia dentsoaren aurrean, eta, irakurketa psikologikotik zein denborazkotik, interpretazio-eremu berria irekitzen dute", zehaztu du Estela Solanak, Chillida Lekuko erakusketen arduradunak.

Bere belaunaldiko beste artista askok bezala, Chillidak artea eskulturatik eraldatu nahiizan zuen, objektu eskultorikoaren haustura bilatu gabe, presentzia espazialarenbirdefinizioa baizik. Ikuspegi horretatik, Gorputz geometrikoak izaera geometrikoa dueneskultura-objektua eta obrak inguratzen duen espazioarekin ezartzen duen eskala-erlazioa aztertzen du.

Kokalekua