Ipuin-kontaketa: "Barra ertzeko kontakizunak"
AntzerkiaErakusketa
2026/04/20

Ipuin-kontaketa: "Barra ertzeko kontakizunak"

Cuentacuentos: "Barra ertzeko kontakizunak"

Lekua / LugarArkabia
Herria / MunicipioVitoria-Gasteiz
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario20:00
Sarrerak ErosiComprar Entradas

Deskribapena

Gure herriko tabernak ongi etorri izena zuen. Barraren bi aldeak ezagutu nituen. Bertatik ez ziren bezeroak bakarrik igarotzen, istorioak ibiltzen ziren dantzan eta gu haiekin hazi ginen. Musikarekin lagundutako kontakizun honen bitartez, gurekin bidaia bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, txoko txiki bateko unibertsoa ezagutzera.

  • Amaia Elizagoien Varela

2015etik bakarka zein musikariekin batera aritzen da kontalari Euskal Herrian barrena. Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa eta graduaduna, Bartzelonako Escuela laboratorio de teatro-n ikasi du. Telebistan eta irratian aritu da aurkezle lanetan. Gaur egun ahozkotasuna eta literatura ditu ofizio eta afizio.

  • Itziar Olagüe Barberena

Txiki txikitatik maite izan du musika, dantza eta antzerkia. Proiektu honetan, musika eta hitzak uztartu egiten dira. Baina ez hori bakarrik, adi egon, izan ere, musikak berak ere, hitzik gabe, asko du esateko. Biolako erdi mailako gradua eta Haur Hezkuntzako unibertsitate gradua ditu Itziarrek. Orain, irakasle izateaz gain, ipuinak ere kontatzen ditu, horretarako hitzen beharrik ez duen arren.

Hizkuntza: Euskera

Antolakuntzagile

Amaia Elizagoien Varela eta Itziar Olagüe

Kokalekua